Bertxin zentral inguruan jazotako lubiziak ura lokaztu du

Aiurri 2021ko ira. 8a, 21:54

Antza denez, 500 eskaileren inguruan lubizi bat jazo da eta ura zikindu du.

Aurreko egunetako Leitzaran ibaia beroarekin bainua hartzeko gune izan zen andoaindar eta eskualdeko hainbat lagunentzat. Asteazken goizean ordea gorri-marroixka kolorea nagusitu zen ibaiaren emarian, eta Andoaingo Espigoian bereziki nabarmena zen kontrastea. Han bat egiten baitu Leitzaran ibaiak Oriarekin bat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!