Iraila iristearekin batera, Andoainen karlisten garaia gogora ekartzen duen herri antzezpena antolatzen zuen Larramendi Bazkunak. Partaide asko biltzen zituen, eta jendetza erakarri. Pandemia betean, ordea, ezinezkoa da horrelakorik antolatzea. Aurtengoan, eskuak gurutzatu beharrean, erakusketa antolatzea erabaki dute. Eta erakusketaren begiradari erreparatzeak merezi du, emakumea eta gudua aztergai baitago "Ahaztuak emakumeak. Bertan ziren eta bertan ari dira" izena duen erakusketan.
Ostiral honetan 18:00tan hasita, irekiera ekitaldia egingo dute. Eta irailaren 25a bitarte erakusketa ikusteko aukera izango da. Bisitaldi gidatuak antolatu dituzte irailaren 18rako eta 25erako, eta interesa duenak Bastero Kulturgunearekin harremanetan jarri behar du. Telefonoz, 943 303 540 zenbakira deituta. Edo emaila idatzita basteroataria@andoain.eus posta elektronikora.