Merkataritza sustatzeko ekimen bikoitza

Salkin elkarteak "Bezeroaren astea" antolatu du, datorren astelehenean hasi eta aste osoan zehar luzatuko dena. Horrez gain, "Outlet kalean" ekimenaren edizio berria izango dela iragarri du.

Tokiko merkataritza sustatzeko Salkinek irailean antolatzen dituen ekimenez gozatzeko aukera izango da, aurtengoan ere. Alde batetik, "Bezeroaren astea" iragarri du. Irailaren 13an hasi eta 19ra bitarte luzatuko da. Erosketa egiteak saria dakar, kasu gehienetan. 2 eta 5 euroko sariak izango dira, saridunari tokian bertan kontsumitzeko aukera emango diotenak. Astearen baitan "Outlet kalean" ekimena iragarri dute, irailaren 17rako. Produktu ugari prezio onean erosteko aukera dago. Eguraldiak lagunduz gero, tokiko merkataritza sustatzeko ekimen arrakastatsua izan ohi da.

Parte hartze handia iragarri du Salkin elkarteak. Hauexek izango dira: Amabi, Gloss, Durazno, Alice, Mantegi mertzeria, Ormendi kirolak, Pottoko, Maindi optika, Xare oinetakoak, Iturbe oinetakoak, Gorostidi burdindegia, Gamer, Izeia, Pepi lentzeria, Tejidos Cisneros eta  Gonzalez Sastre.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!