Sorabillan jairik gabeko bigarren urtea

Aiurri 2021ko ira. 9a, 12:00

Auzoen arteko herri kirolen lehia, ekitaldi arrakastatsua izan zen

Aurten ere ezingo dira Sorabillako jaiak ospatu, guztion bizimodu normala hankaz gora jarri duen pandemia dela medio. Bakar-bakarrik, atzo, San Martin elizan meza egin zuten, Koruko Ama Birjinaren egunarekin batera. Hortaz, 2019. urtea izan zen azkenekoz gozatu ahal izan zutena Sorabillako jaiekin, auzokideek zein andoaindarrek eta inguruko herrietatik bertaratzeko ohitura edukitzen zuten festazaleek. 2019ko egitaraua gogoan hartuko dugu, bertan egin ziren zenbait ekitaldiren inguruko argazki galerien eta bideoen eskutik.

Larunbat arratsaldean hasi ziren jaiak, eta igande iluntzean amaitu sagardo dastaketarekin.

 

Irailak 7, larunbata

18:00 Txupinazoa, suziriak eta kanpai errepika.

18:00 Ate ireki jardunaldia, Erretore Etxean.

18:00 Iturzaeta Memoriala, errebantxak: 
           Garbiñe-Aloña / Itsasne-Irati.
           Loidi I-Loidi II / Koldo-Xabier.

 

Zikiro jatea. Ondoren, Los Rubi.

Joxe Mari Aizpurua Oiartzabal 'Puri' kantu bidez omendu zuten, zikiro jatean.

02:00 Txokolatea eta bizkotxoak.

 

Irailak 8, igandea

11:30 Meza Alberto Agirre abesbatzarekin. Ondoren, hamaiketakoa.

17:00 Trikitilariak, Eider eta Lierni Tolosa.

17:30 Andoaingo auzoen arteko herri kirol lehia. Ligaren amaiera.

Argazkiak:

Bideoa:

 

18:30 Sagardo dastaketa kantu-jira taldearen laguntzaz. Sagardo dastaketa.

22:00 Jaien amaiera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!