Udalerria, auto-ilara luzeen asteburu berriaren aurrean

Jon Ander Ubeda 2021ko ira. 11a, 08:00

Abuztuaren 8an eta irailaren 4an auto-ilara luzeak sortu ziren udalerrian.

Irungo noranzkoan, puntako orduetan, berriz ere auto-ilarak sor daitezke. Aurreko larunbateko egoera errepika daiteke, beraz.

Gipuzkoako Foru Aldundiak N-I errepideko zorua birgaitzeko lanetan darrai, eta igande iluntzera bitarte Gasteiz-Irun noranzkoko bi erreietan lanean arituko dira. Zehazki, 446,270 eta 447 '245 kilometro-puntuetan.

Horrek ilarak eragingo ditu Nafarroatik Gipuzkoara datozen gidarien aldetik, eta trafikoaren arabera, udalerria berriro ere ibilgailuz beteko da.

Andoaingo sarbideak

Aldundiak iragarri dituen neurrien artean, N-I errepiderako sarbideak ere itxiko dituzte. Sorabilla aldeko lotunetik eta Makaldegia-Gurutze Gorrikotik.

Lanaldia igande iluntzean amaituko da, Aldundiak adierazi duenez, “irailaren 12ko 20:00etatik aurrera, obretako behin-behineko seinaleak kenduko dira, eta Irunerako noranzkoko galtzadatik zirkulatzeko aukera izango du trafikoak. Horrela, zirkulazioa lehengoratuko da birgaitze lanek eragina duten N-I errepidearen zati horretan”.

Bus zerbitzuan eragina

Lurraldebusek iragarri duenez, eragina izango du asteburuko jarduerak euren zerbitzuetan:

Erlazionatuak

Ilara luzeak, goizean hasita

Xabier Lasa 2021 ira 11 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!