Pilotako takoen ikastaroa egin zen larunbat goizean Basteroko ekitaldi aretoan

Aiurri 2021ko ira. 12a, 17:52

Eskuak babestea ezinbestekoa da pilotari batentzat eta, beraz, takoak izeneko babes sistema jarri behar da eskuetan. Gauzak horrela, Andoaingo Gazteleku Pelota Elkarteak ikastaro bat antolatu zuen.

Takoen ikastaroa Regivs taldeak eman zuen; hauek eskuen babeserako gailu eta informazioan brezituak daude. Enpresa errioxarrak 80 pilotazaletik gora bildu zituen hauen eskuak ahalik hobekian babesteko eta gomendioak emateko. Basterora, inguruko herrietako pilotariak ere gerturatu ziren; hala nola Amasa-Villabonakoak, Asetasuak eta Zizurkilekoak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!