“Zaintzen bazara, Alzheimerrak atzera pauso bat egiten du” lelopean antolatu dira bi jardunaldiak.
Lainezek azpimarratu duenez, “garrantzitsua da Alzheimerren gaixotasuna modu integral eta globalean kontuan hartzea, hau da, alderdi sozial, sanitario eta ekonomiko guztietan. Hori dela eta, Andoaingo Udalak konpromisoa hartzen du Alzheimerra duten gaixoak, haien familiak eta zaintzaile nagusiak zaindu, babestu eta artatzen laguntza emateko, dagozkion eskumenek eta aurrekontu-ahalmenak horretarako aukera ematen dion neurrian".
Hitzaldia eta filma
Aulestia AFAGI (Gipuzkoako Alzheimerdunen eta bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkartea) elkarteko lehendakaria da 2003az geroztik, eta baita ere CEAFAko (Alzheimerren Senideen Elkarteen Espainiako Konfederazioa) lehendakaria.
Maria Ripoll zuzendariak egin du komedia eta drama tartekatzen dituen Vivir dos veces filma, eta bere sinopsiak hara zer kontatzen digun: “Emiliok (Oscar martinez), Julia alabak (Inma Cuesta) eta Blanca (Mafalda Carbonell) bilobak bidaia zentzugabea eta aldi berean adierazgarria egingo dute. Emiliori oroimenak behin betiko huts egin baino lehen, familiak gaztaroko maitasuna bilatzen lagunduko di. Bidean, amarrurik gabeko bizitza berri baterako aukera aurkituko dute. Erabaki eztabaidagarriek eta ezbeharrek beren bizitzaren oinarri izan diren iruzurrei aurre egitera eramango dituzte. Bi aldiz biziko al gara?”.
Bi ekitaldiak, gaztelaniaz, Bastero kulturguneko ekitaldi aretoan izango dira, 18:00etatik aurrera. Hitzaldia, irailaren 21ean, eta filma, irailaren 23an. Bi ekitaldietarako gonbidapenak dohainik eta aldez aurretik izango dira, aretoa bete arte.