Atsekabea herrikide askorengana iritsi da, aski ezaguna baitzen herrian. Euskalduna klubean egiten ari zen lanez gain, Zumeatarra elkartean edota Santa Krutz jaietan parte hartzaile aktiboa zen.
Euskalduna
2017ko ekainetik zuzendaritza talde berria du Euskalduna Futbol taldeak. Gerardo Abregok hartu zuen lekukoa lehendakaritzan eta harekin batera heldu ziren Iñaki Gurrutxaga presidente ordea, Joxe Mari Setien idazkaria, Joxe Mari Gaztañaga diruzaina, eta azkenik, Ramon Iriarte, Salva Parada, Mikel Zubeldia, Jose Maria Landa, Juan Luis Anton eta Xabier Ezkurdia Batzordekide lanetan aritzeko.
Aldaketa batzuk izan dira ondoren, baina Gurrutxagak zuzendaritzako kide izaten jarraitzen zuen. Klubari estuki lotutako familia zen, eta Imanol Gurrutxaga Amondarain haren semea Euskaldunan ibilitakoa izan da. Iker Ipintza Gurrutxaga ilobak Euskaldunako jokalari izaten jarraitzen du.
Euskaldunak gogoan hartu du, goizean goiz zabaldu duen mezuan: “Goizaldean agur esan digu bihotz urdina zuen Iñaki Gurrutxaga direktiboak. Jokalaria, aita eta direktibo bezala aritu izan da klubean; jokalari garaian bere omenez "Peña Gurrutxaga" sortu zuten bere lagunek. Gurruk Euskalduna maite zuen. Beti arte Gurru!!!”.
Peña Gurrutxaga
Pello Oria andoaindarrak zabaldu du argazkia, Gurrutxararen aldeko peña osatu zutenekoa. 80Ko hamarkadaren azken urteak ziren. Goiko argazkia Peio Oriak utzitakoa da, eta behekoa Jon Fernandezen eskutik jaso du Aiurrik.
Heriotzaren albistea zabaldu eta gutxira, telefono bidez irudi eta mezu polita zabaltzen ari dira haren gertukoak:
Gizarte bizitzan murgilduta
Inauterietan, Santa Krutz jaietan... Andoaingo bizitzan erabat integratuta zegoen. Zumeatarra elkarteko danborradan ohikoa zen bere parte hartzea, eta inauterietan herriari kolorea ematen zion koadrila handi baten partaide zen.
Hileta zibil irekia, igande arratsaldean
Igande honetan, hilaren 19an, Goiburu auzoan egingo den hileta zibil ireki antolatu dute. 18:30ean hasiko da. Senideen lagunek honako mezua helarazi nahi dute: "Ahal duena, oinez igo dadila. Autoz igotzeko beharra dutenentzako gorde behar dugu lekua".