Adierazpena
"Irailaren 21a ez da ahaztu beharreko eguna; Alzheimerraren Munduko Eguna da. Andoaindar gizartea gaixotasun honen inguruan sentsibilizatzeko eta AFAGIren leloa "Zugandik gertu" izan dadin, Andoaingo Udaleko Talde Politikoek adierazpen instituzional hau adostu dugu.
Duela 30 urte, Alzheimerren gaixotasuna familia gutxi batzuen arazoa zen; gaur egun, lehen mailako arazo sozio-sanitarioa da, eta 25 urteren buruan hirukoiztea espero da.
Eragindako pertsonen kopuru handiak, familiengan eta zaintzaileengan duen inpaktu handiak –kalkulatzen da kasu bakoitzak 3 pertsonari eragiten diela–, aurre egiteak dakarren laguntza-karga handiak eta horrek dakartzan kostu handiek Alzheimerren gaixotasuna osasun publikoaren eta gizarte-ekintzaren lehentasuntzat hartzea eragiten dute.
Gainera, COVID-19ren krisiak aldaketa handia eragin du gure bizitzako alderdi guztietan, eta gaixoei, zaintzaileei eta haien senideei ematen diegun zerbitzua birplanteatzera behartu gaitu. Ildo horretan, gaur inoiz baino gehiago, konpromiso aktiboa eta Alzheimerrari eta beste dementzia batzuei modu integralean heltzea aldarrikatzen dugu.
Horregatik guztiagatik, Andoaingo Udalak:
- Elkartasuna adierazi nahi die Alzheimer eta beste dementzia batzuk dituzten gaixoei eta haien familiei, gaixotasun horren ondorioak egunero bizi baitituzte.
- Konpromisoa hartzen du konplizitatea indartzeko eta aktiboki lan egiteko bere eskumenen eta aurrekontu-aukeren barruan, Alzheimerraren eta beste dementzia batzuen normalizaziorantz eta sozializaziorantz aurrera eginez.
- Animatu eta gonbidatu Andoaingo herritarrak irailaren 21ean eta 23an antolatutako jardunaldietan parte hartzera. Alzheimerraren eta beste dementzia batzuen errealitateari aurrez aurre begiratzen lagunduko digute, bizkarra eman gabe".