"Ibili Andoain" ekimenaren lehen saioa

Xabier Lasa 2021ko ira. 22a, 14:17

“Ibili Andoain” ekimenaren lehen eguna izan da gaur, goiz partean. Maria Nieves Goikoetxea Ibarburuk aurreko edizioetan parte hartu izan du; 92 urte ditu, eta gogo biziz azaldu da Goikoplazan gaurkoan ere. Horrexegatik, aitormenezko plaka eman diote; “Bideak bideari zor; zuen kemenak bideari eutsi dio gogor!” dio plakan irakurri daitekeen esaldiak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!