Merkatu plaza Makaldegian, larunbatetik aurrera

Aiurri 2021ko ira. 23a, 10:12

Astearteroko eta larunbateroko merkatu plaza Makaldegian izango da, aurrerantzean.

COVID-19 garaian bi eremutan banatu zen Andoaingo merkatu plaza, Makaldegian eta Goikoplazan. Larunbatean hasita merkatu plaza Makaldegian egingo da. Modu horretan, iraganera itzuliko da asteartero eta larunbatero antolatzen den azoka. Udalak, hori bai, "pertsonen arteko distantzia mantentzea eta musukoa erabiltzea ezinbestekoa izaten jarraitzen duela" gogorarazi nahi du. Era berean, jende pilaketak ekiditea aholkatu du. Makaldegiko gune urdina azokarako erabiliko da, lehen egiten zen bezala.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!