Denboraldi hasierako bilera deitu du Leizaranek

Aiurri 2021ko ira. 23a, 11:22

19:00tan hasiko da bilera, denboraldi berriko gorabeherak azaltzeko.

Bilera informatiboa arratsaldeko 19:00tan hasiko da, ostiral honetan (irailak 24), Bastero Kulturgunean. Klubarentzat garrantzia handiko bilera da, bertan denboraldi berriko gorabeherak azalduko direlako. Garrantzitsua deritzote bilerara bertaratzea.

Aurretik, 18:30ean hasita, bazkideen bilera egingo dute Basteroko ekitaldi aretoan. Bazkidetza berritzeko aukera baliatuko dute, baita berriak egiteko ere. Aurten bazkide egiten denari kamiseta bat oparituko diote.

Lagunartekoak

• Leizaran-Txingudi:

Seniorrak, emakumezkoak.

Larunbata, 25. 17:30. Allurralde.

• Leizaran Ernio-Txingudi:

Seniorrak, gizonezkoak.

Larunbata, 25. 19:00. Allurralde.

Denboraldi hasiera

• Leizaran-Hernani:

Jubenilak, mutilak

Larunbata, 25. 10:00. Allurralde.

• Leizaran-Bera Bera:

Kadeteak, neskak

Larunbata, 25. 16:00. Allurralde.

• Urnieta-Leizaran:

Jubenilak, neskak.

Igandea, 26. 11:00. Urnieta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!