Herriko hainbat kirolari nabarmendu ditu "Mugitu Andoain" ekimenak

Xabier Lasa 2021ko ira. 25a, 17:14

Denboraldiko kirol lorpenak aitortzeko ekitaldia egin da Zumea Plazan, "Mugitu Andoain" ekimenaren baitan. Hiru kiroletako kirolariak nabarmendu dira aurtengo edizioan. Andoaingo Txirrindulari Eskolako kadete mailako txirrindulariak (erlojuaren aurkako Gipuzkoako txapeldunak): Iker Ugartemendia, Ekhi Arrieta, Ganix Ormazabal, Markel Etxarri eta Ohian Mitxelena, eta Luis Beneitez eta Aitzol Zuriarrain entrenatzaileak. Gazteleku Pilota elkarteko palako taldea (Gipuzkoako herri arteko pala txapeldunak aurten, eta 2009 -2017a artean zazpi aldiz txapeldun): Koldo Ponce, Aritz Rekalde, Ibai Iradi, Xabi Alkorta eta Ibon Altuna pilotariak eta Mateo Ponce entrenatzailea. Eta azkenik, Ana Cero arku tiratzailea (2009-2019 artean Gipuzkoa, Euskadi eta Espainia mailan modalitate askotan txapelduna). Argazkiak eta bideoak, klik batera:

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!