Gazteleku Pelota Elkarteko Zesta Punta sailak ate irekiak antolatuko ditu irailaren 30an

Aiurri 2021ko ira. 28a, 10:46

8 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek pilota jokamolde hau ezagutzeko antolatu dira ate irekiak. 

17:00tan irekiko dituzte Arrate pilotalekuko ateak, zesta punta probatu nahi duen neska-mutil guztientzako. Etortzen direnak talde txikitan banatuko dituzte lehenengo pausoak era pertsonalizatuan eman ditzaten, Zesta Punta saileko monitoreen eta gaur egungo pilotarien laguntzarekin.

Informazio gehiago gaztelekuzesta@yahoo.es posta elektronikoaren bitartez edo 625703458 (Igor) eta 655719286 (Mikel) telefonoetara deituta. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!