2021/10/03 12:00

Oin handiren semea, filma

Oin handiren semea, filma
Bastero Kulturgunea, Andoain

Adam mutiko jatorra misio epiko batean abiatu da misterio bat argitzen saiatzeko: aitaren desagertzea. Azkenean aita elezaharretako Oin Handi berbera dela jakingo du eta urteetan egon dela oihanean ezkutatuta bere burua eta bere familia babesteko. Izan ere, genetika-laborategi batekoek, lotsarik gabe, esperimentuak egiteko erabili nahi zuten. Adam laster ohartuko da berak ere baduela DNA berezia. Imajina ezinezko super-ahalmenak tarteko, aitarekin elkartu beharko du familia babesteko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!