N-1en pankartarekin egunero, interbideak eskatzeko zarata dela eta

Aiurri 2021ko ira. 30a, 12:15

Josune eta Manu Mimendi kaleko bizilagunak, goizero, N-1eko oinezko pasabidean jartzen dira irtenbideak eskatuz, trafikoaren zarata-dela eta. Ordu erdiko egonaldia egiten dute pankarta eskuetan dutela, 08:00ak aldera. Errepide horretatik egunero igarotzen diren 66.000 autoen burrunba jasanezina dela diote. Bazkardoko bizilagunek Andoaingo Udalak gaur egingo duen udalbatzan arazoari buruzko mozioa aurkeztuko dute, eta andoaindarrei bertaratzeko eta babesa emateko deia egin diete. Elkarretaratzea udaletxearen aurrean egingo dute, 18:30etik aurrera. Bideoa, ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!