Burdinak azken aldian hildako kideak gogoan izango ditu Ortzaikan

Aiurri 2021ko urr. 2a, 10:29

 Azken urtetan zendu diren Joxe Pablo Usandizaga, Manu Izagirre, Regino Otegi eta Mikel Iradi gogoan hartuko dituzte Ortzaikako karobian (Goiburu auzoa), gaur eguardian. Burdinako boluntariek, Ortzaikako karobi ikusgarria piztuz, lau pertsona horiek ondare historikoaren berreskurapenean egindako lana aitortuko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!