Arauen artean nabarmenena ordutegi arauak dira: soilik goizeko 09:00tatik 22:00tara jokatu ahal izango da eta gehienez ordubete jokatzeko aukera edukiko dute norbait zain egonez gero. Gainera, erretzea, alkohola kontsumitzea, edatea eta frontoian jatea debekatu dute. Animaliarik ere ez da onartuko.