Lapiko-jotzea Goikoplazatik Zumea plazara, argindarraren prezioaren etengabeko igoera salatzeko

Aiurri 2021ko urr. 6a, 13:08

Argindarraren prezioaren etengabeko igoera salatzeko asmotan,  "Deskonektatu elektriketatik!" lemapean hitzordu bikoitza deitu dute, ostiral honetarako. Itzalaldi elektriko masiboa deitu dute, gaueko 22:00etatik 22:30etara. Era berean lapiko-jotzea deitu dute Andoaingo Goikoplazan hasi eta Zumea plazan amaituko den elkarretaratzearen bitartez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!