Bazkardoko frontoia eraberritzeko lanak martxan dira

Aiurri 2021ko urr. 6a, 19:48

Andoaingo Udalak irailaren 24an iragarri zuen Bazkardoko frontoia konpontzeko lanak egingo zirela.

Kaltetutako eremuak konpondu eta beharrezko lekuetan tratamentu egokia emango zaiola jakinarazi du Andoaingo Udalak. Gainera, obraren ardura Pinturas y restauraciones Ferro S.L enpresak izango du eta 15.071,84 euroko aurrekontua erabili dute horretarako. Gauzak horrela, denboraldi batean ezin izango da frontoia erabili.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!