Euskalduna taldeak mendi irteera bikoitza antolatu du

Aiurri 2021ko urr. 9a, 09:00

Igande honetarako bi ibilbide antolatu ditu, biak ere inguruko mendietan barrena.

Euskalduna mendigoizale elkarteak bi irteera antolatu ditu datorren iganderako. Bata, luzea eta bestea laburragoa, biak inguruan bertan. Zehazki, Leizotz bailaran eta Adarran barrena. Hamabost hilabetetako etenaldiaren ondoren, geldirik dauden jarduerei berrekin nahi diote.

Bi ibilbide

Ibilbide luzea (5 ordu), Kale Nagusiko egoitzatik 08:00etan abiatuta Iyuya, Eteneta, Adarra, Aballarri eta Besabitik txangoa, herrigunera iritsi arte.

Ibilbide laburra. Baltzun-Besabi-Mizpiradi-Andoain arteko zeharkaldia izango da.

Aldatzeko erropa egoitza bertan utzi ahal izango da.

Zuzendaritza berria aukeratzeko batzarra

Euskaldunako bazkideak gogoeta prozesuan murgilduta dabiltza azken hilabeteetan, klubaren etorkizuna hizpide izanda. Hainbat batzar egin ostean, azkenik, datorren azaroaren 13an batzar orokorra egingo dute, lehendakaria eta zuzendaritza batzordea hautatzeko asmoz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!