"Dantza" filma eskainiko dute Basteron, eta bertan izango da Telmo Esnal zuzendaria

Aiurri 2021ko urr. 8a, 09:48

Datorren urriaren 15ean eskainiko dute filma, iluntzeko 19:00tan hasita. 2018ko Zinemaldian eskaini zuten Telmo Esnalen filma, eta bertan parte hartze nabarmena izan zuten Urki dantza taldeko kideek. Saioa Urkik antolatu du, eta ekitaldira Telmo Esnal zuzendaria hurbilduko da.

Telmo Esnalen fikziozko hirugarren filma da hau eta dantza tradizionalen unibertso hipnotikoa irudikatzen du. Telmo Esnalek zuzenduta, Txintxua Filmsek ekoitzita, eta Gipuzkoa, Nafarroa, Bizkaia, Lapurdi eta Zaragozan grabatu zuten. 

Telmo Esnal zuzendariaren aspaldiko nahia zen dantzari lotutako filma egitea, eta Koldobika Jauregi artista eta Iñaki Urbeltz izan ditu bidelagun filma osatzeko. Bizitzaren zikloa irudikatzen duen filma osatu du, dantza ezberdinak sinbolo gisa hartuz.

Gonbidapena Kutxabank bidez lor daiteke, eta baita Basteroko leihatilan ere

Maider Callejon, Ainhoa Mujika, Eñaut Egaña, Andoni Alonso, Leire Etxeberria eta Koldo Antolinez dantzari andoaindarrek hartu dute Dantza filman, Euskal Herri osoko beste hainbat dantzarirekin batera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!