Zabor bilketa Leitzaranen, igandean

Aiurri 2021ko urr. 8a, 11:45
Irailaren 12an zabor bilketan aritu ziren zenbait parte-hartzaile (Argazkia: Bisitarien Etxea)

Leitzarango bailaran zabor bilketa egingo dute igande honetan, Andoaingo Udalak eta Bisitarien Etxeak antolatuta. 09:30ean hasi eta 13:00etan amaituko da ekimena. Antolatzaileek herritarrei gonbidapena luzatu die, agertu daitezen. Parte-hartzaileei arropa eta oinetako erosoekin agertzeko gomendatzen die; garbiketa lanetarako behar den gainontzeko materiala eurek jarriko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!