Andoaindarrek 2022ko Aurrekontu Parte-hartzailean zer esana izango dute urriak 31 bitarte

Aiurri 2021ko urr. 8a, 14:19

Andoaingo Udalak 133 proposamen jaso ditu guztira. Zehazki, 63 proposamen utzi dira udal-espazioetako hautestontzietan, eta 71 proposamen online-sareen bitartez.

Jarraipen Batzordeak proposamen guztiak baloratu ondoren, hauexek dira 13 proposamenak eta urriaren 31ra bitarte herritarrek bozkatzeko aukera edukiko dute:

  1. Helduei zuzendutako hondakinei buruzko kontzientziazio-kanpainak abiaraztea. 10.000 €
  2. Eremu batzuk egokitzeko 1. faseari ekitea Leitzaran ibaian, bainatzeko eremu gisa (igerileku naturala). 10.000 €
  3. Gizabanakoaren mugikortasun segururako puntu beltzen mapa bat sortzea, gorabehera pertsonal gehien dituzten eremuak identifikatuz, eta, ondoren, herriko edozein tokitatik edozein ordutan ibiltzean segurtasuna areagotuko dezaketen neurriak hartzea. 15.000 €
  4. Organikorako eta errefusarako zaborraren txartela ezabatu. 6.000 €
  5. Hiri-autobusaren zerbitzua hobetzea. 30.000 €
  6. Adinekoak eta gazteak sustatuko dituen programa bat sortzea, gazteentzako lan-aukerak eskainiz. 20.000 €
  7. Aire zabalean gimnasia egiteko gailu gehiago instalatzea Miranda pasealekuan eta Nafarroa plazan. 15.000 €
  8. Estali gabeko igerileku baterako proiektuaren lehen faseari ekitea, udalaren kirol-instalazioen atal gisa. 95.000 €
  9. Plazaolako bide berdea ariketa fisikoa egiteko espazio gehiagoz hornitzea. 15.000 €
  10. Ur-iturri elkarreragileak dituen parke bat sortzea. 250.000 €
  11. Azterlan faseari ekitea Oria ibaiaren pasealekutik Errotagainetik Karrikara doan zubi berri baten bidez oinezkoentzako zirkuitu bat diseinatzeko, kiroldegitik jarraituz beste zubiraino. 12.000 €
  12. Belabi kalea berrantolatzeko lehen faseari ekitea, aparkaleku gehiago egokitzeko eta espaloia jartzeko. 20.000 €
  13. Buruntzako lursail batean gizartegune bat eraikitzeko lehen faseari ekitea. 246.000 €

Nola eta non bozkatu?

Hirian erroldatuta dagoen 16 urtetik gorako herritar bakoitzak abian jartzea nahi dituen 3 proposamenak bozka ditzake, Baldintza-agirian agertzen den bezala. Horretarako, on line bozka dezakete https://www.andoain.eus/eu/formularioa1 web-orrian, edo fisikoki udal-espazioetako hautestontzietan:

  • Udaletxea
  • Allurralde kiroldegia
  • Ambrosia Olabide Gizarte Zerbitzuen Zentroa
  • Bastero Kulturgunea
  • Udaltzaingoa
  • Urigain Etxea
  • Arrate Frontoia
  • Gazte Lokala
  • Liburutegia
  • Ludoteka
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!