ETB2ko "Nos echamos a la calle" saioa Andoainera dator gaur

Aiurri 2021ko urr. 18a, 13:48
Emiliano Mateos, egurrezko Sanferminetako zezen eta lasterkariekin

ETB2ko Nos echamos a la calle saioko kazetari eta kamerak Andoainen izango dira gaur arratsaldean; hain zuzen, Aitor Albizuak y Ane Ibarzabalek aurkeztuta, 17:45ean hasi eta 20:00etan amaitzen den magazinea hurbilduko da herrira. Iragarri dutenez, egurrezko figura txikiak (arraunlariak, Sanferminetako korrikalari eta zezenak, zaldi lasterketako jockeyak eta zaldiak, artzaina eta artaldea…) haizearen bitartez mugiarazten dituen Emiliano Mateos elkarrizketatuko dute. Aldi berean, Zuena emakumeen elkarteko kideekin mintzatuko dira, eta elkarte bereko Gipsy Dance taldeak erakustaldia egingo du Goikoplazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!