Txitibar garai batean zegoen izen bereko baserriaren jarraipena izan zen. Txitibar plaza den horretan gasolindegia eta baserria zegoen, taberna zerbitzua zuena. Aski ezaguna zen Andoainen eta inguruko herrietan.
XXI. mendearen hasieran Zumea plaza eta Txitibar plazatan dozenaka etxebizitza eraiki ziren, eta baserria eta aspaldiko futbol zelai zaharra eraitsi zituzten. 2004ko lehen hilabeteetan hasi ziren Zumea plazako lehen bizilagunak etxebizitzatan bizitzen. Eta taberna ere urte berean zabaldu zuten. Ibon eta Leire Otegi izan dira tabernaren arduradunak, azken sasoi honetan.
Gaur Zumea plaza inguruko bezeroen artean tristura nabaritzen zen, ezusteko albistea izan baita.