Elkanoren lehen mundu biran oinarrituriko ikuskizuna

“Amoria & Dolore. Elkano, lehen mundubira” ikuskizuna ostiral honetan Basteron, 20:30ean hasita.

Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak, Elkanoren nabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreografiko berria sortuz.

Hogeita hamar dantzariek herri inspirazioz gorpuztutako arte barrokoaren espresio erakusgarrian, dantza klasiko aurreko bilduma osatu dute, antzezpena era naturalean eta askean burutuz, 17 eszena dituen ballet honetan akto bakar batean garatua, Esquivel, Iztueta eta Gadesi keinuak eta erreferentzia garbiak eginez.

Horrez gain, Artze, Etxepare eta Galeanoren poemek obra goitik bera hezurmamitzen dute, poesia giltzarria bilakatuz. Bertan, euskal antzerkiaren dantza sorkuntza molde berri baten eredua aurkezten da, drama tradizional garaikide bat proposatuz, espazio eta denboratik kanpo kokatzen dena.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Fausti Aranzabal
  • Musika: Enrike Solinis, Miren Zeberio.
  • Poemak: Bernart Etxepare, Joxe Anton Artze, Eduardo Galeano.
  • Antolatzaileak: Bastero, XVII. Dantza Zirkuitua, Sarea, Eusko Jaurlaritza.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!