Andoaingo Udalaren egutegian parte hartzeko lehiaketa azken txanpan sartu da

Aiurri 2021ko urr. 23a, 10:02

Andoaingo Udalak 2022ko egutegia herritarren argazkiekin osatu nahi du, lehiaketa baten bitartez aukeratuz. 12 argazki sarituko dituzte, bakoitza 100 eurorekin.

Gaiari dagokionez, "Andoaindarrak" da bostgarren edizio honetan aukeratu dena.  Argazkiak argitaratugabeak izan behar dute eta egile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ditzazke, beti formatu horizontalean. Aurkezteko epea datorren azaroaren 1ean amaituko da.  Informazio gehiago www.andoain.eus webgunean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!