Egunean Behin 2022

Jon Ander, laugarren saritua

Urriaren 18tik 24rako astean Egunean Behin lehiaketa ezagunean "Aiurri" taldean aritu diren jokalari guztien artean zozketa egin eta gero, irabazlea Jon Ander Belamendia izan da. Aste honetako lehiaketa martxan dago, aukera berria ehunka jokalarientzat. Aurreko hiru asteko irabazleak "Ezkide", "Aimar" eta "Ainhoa" izan dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!