Txanka Arruti elkarteko kidearen esanetan “langile gisa sindikalgintzan ibilitakoa zen, eta jubilazioa hartu zuenean erabaki zuen ondare historikoaren alde bideratuko zituela indarrak. Horrela, behin Burdina elkarteko kideongana hurbildu, eta zera esan zigun: “zuen esanetara jartzen naiz, daukadan guztia emateko prest naukazue”. Horrela, hamar bat urte egin zituen aitzurra eskuetan zuela, zintzo-zintzo; lanaldiak bezainbat zituen gogoko lagun-giroko bazkari eta afariak, eta gure artean famatuak egin ziren tarteka Manu Izagirre eta biek edukitzen zituzten bizitzari buruzko solasaldi filosofikoak. Harik eta behin, 2016an, nekatu egiten zela, eta taldea utzi egingo zuela aitortu zigun arte”.