Orain hilabete bat, Andoainen 5.100 sinadura bildu zituzten zaratari aurre egiteko pantailak eskatuz; guztiak Andoaingo Udalari aurkeztu zizkioten, eta aldarrikapen horren aldeko mozioa onar zezan lortu zuten, Aldundiari eskaera zuzentzeko. Orain, Agirrek eta Telletxeak Aldundiaren erantzunaren zain segitzen dute.