Azken agurra Asier gazteari

Aiurri 2021ko aza. 2a, 11:16

Belauniko, eskuinetik lehena da Asier. Argazkia: Leizaran Eskubaloi Taldea.

Larunbatean zendu zen Asier Arabaolaza Usarralde 18 urteko gaztea. Gaur arratsaldean azken agurra egingo diote.

Komunitatean berehalako eragina duen albistea izaten da herrikide baten heriotza. Adinez gaztea denean, gainera, saminez betetzen da herria. Larunbat arratsaldean Asier Arabaolaza Usarralde 18 urteko gaztearen heriotza jakin zenetik atsekabea nagusitu da herritarrengan.

Oso familia ezagunekoa, Bordako Andoni Arabaolaza sukaldariaren semea zen Asier gaztea. Beste zaletasunen artean, bazuen idazteko trebezia eta Leizaran eskubaloi taldean garatu zuen kirolarekiko zaletasuna.

Etxekoek laguna eta senideak gonbidatu dituzte Bordan egingo duten hileta-zibilera.

Leizaran eskubaloi taldearen doluminak:

Roger Wesneyren akademiaren lekukotza eta doluminak:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!