"Erakundeen arteko lankidetza estu baten emaitza" dela adierazi dute gaurko agerraldian. Izan ere, Udalak bidelagun izango ditu Martin Ugalde Kultur Parkea, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Hondarribiako Udala, Elkar fundazioa, Berria taldea, Jakin, Euskal Idazleen Elkartea eta Martin Ugalderen familia bera.
1997ko azaroaren 9an Andoaingo udal ordezkariek aho batez herriko seme kuttun izendatu zutela gogora ekarri zuen Huitzi Euskara saileko zinegotziak: “Euskal kulturaren ordezkari eta herriko eragile ugari lekuko zirela. Andoaingo herriarentzat eta Udalarentzat, baita euskalgintzarentzat, Ugalde erreferente garrantzitsua izan da eta izango da. Kazetaria, idazlea, euskaltzain urgazlea, politikaria… arrasto oparoa utzi zuen gizona, euskaldun nekaezina. Andoaingo herriarentzat erreferente nabarmena.”