Parte-hartze prozesuaren hirugarren faseko emaitzak aurkeztu ditu Udalak

Aiurri 2021ko aza. 3a, 11:05

Orotara, 836 bozketa jaso ditu Andoaingo Udalak, parte hartzeko jarritako bi bideen bidez. Zehazki, 485 bozketa egin dira online aukera erabilita (udalaren webgunetik bideratuta) eta gainerako 351 bozkak gaitutako udal-guneetan kokatutako hautetsontzietan egin dira. 

  • Udaletxea (Ataria) / Ayuntamiento (Ataria): 78 bozketa.
  • Urigain Etxea / Casa Urigain: 19 bozketa.
  • Arrate Frontoia / Frontón Arrate: 15 bozketa.
  • Udaltzaingoa / Policía Municipal: 14 bozketa.
  • Ambrosia Olabide Gizarte Zerbitzuen Zentroa / Centro Servicios Sociales
  • Ambrosia Olabide: 58 bozketa.
  • Bastero Kulturgunea / Centro Cultural Bastero: 22 bozketa.
  • Liburutegia / Biblioteca: 27 bozketa.
  • Gazte Lokala / Gazte Locala: 2 bozketa.
  • Kiroldegia / Polideportivo: 111 bozketa.
  • Ludoteka / Ludoteca: 5 bozketa.

Herritarren parte-hartzearen hirugarren txandaren ondoren (bozketa), esleipen-faseari ekingo dio Andoaingo Udalak azaroan. Hala, Udalaren Jarraipen Batzordea bildu ondoren, 2022 partidan sartuko diren proposamenak jakinaraziko ditu. Baikor erantzun du Maider lainez Andoaingo alkateak herriarren bozketari, izan ere, andoaindarren inplikazioak agerian utzi du garrantzitsua dela parte-hartze bideak areagotzea, herritarrek udalgintzan erabakimena izan dezaten. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!