2021/11/05 - 2021/12/04 18:30

Martin Ugalderen mendeurrena: Erakusketa

Martin Ugalderen mendeurrena: Erakusketa
Bastero Kulturgunea, Andoain

Joanmari Larrartek adierazi zuenez, erakusketaren helburua "Andoaingo kazetari zein idazlearen bizitza eta lan oparoa ezagutzera ematea da". Horretarako, lau  ataletan banatuta, bere ibilbidea eta obra erakutsiko dira: irudi ezberdinen proiekzioa ikusgai egongo da, Ugaldek idatzitako hainbat liburu eta beste hainbeste elementurekin batera. Erakusketa dagoeneko Hondarribian, Donostiako Koldo Mitxelenan edo Bilboko EHUko egoitzan izan da. Andoainen itxiko du urte osoan egin duen ibilbidea.
Haren ibilbideari omenaldia egiteko, erakusketa zabal batean jasoko da idazle, kazetari eta euskaltzale ezagunaren lana.

Ordutegia
Astelehen-ostirala: 18:30-20:00.
Larunbata: 10:30-13:30 eta 18:00-20:30.
Igandea, asteartea: Itxita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!