La Palmako biztanleen aldeko Azoka Solidarioarekin bat egiteko, datozen hitzorduak

Aiurri 2021ko aza. 5a, 16:20

La Palmako biztanleen aldeko Azoka Solidarioa antolatzeko hitzorduak zehaztu ditu jada herri ekimenak. Azaroaren 8tik 14ra egingo da artikuluen bilketa kanpaina, eta hiru bilgune izango dira horretarako: Nafarroa plaza 2, Kaletxiki 8 (iraganeko Edurne kirolak) eta Belabi kalea 7. Honako ordutegiarekin: astelehenetik ostiralera (hilaren 8tik 12ra): 16:00etatik 20:00etara; eta larunbata eta igandean (hilaren 13 eta 14): 10:00etatik 13:00etara.

Azoka Solidarioa azaroaren 27an (larunbata) eta 28an (igandea) Goikoplaza zein Zumea plazan ospatuko da, eta bertan aurrez biltzen diren artikuluak jarriko dira salgai.

Talde antolatzaileak onartuko dituzten artikuluen zerrenda gogorarazi du, berriro: liburuak, biniloak (CD-DVD), dekorazio-objetuak, material informatikoa operatiboa, kirol materiala, burdingintzako materiala, altzari lagungarriak, sukaldeko tresneria, bisuteria, arropa eta oinetakoak, eta jostailuak. Elikagaiak ez dituzte onartuko.

Azokari buruzko informazio gehiago jasotzeko, edo laguntzeko asmoz taldearekin harremanetan jartzeko, honako helbideak jarri dituzte:

Instagram: @mercadillolapalma

Twitter: @MercadilloPalma

Facebook: @MercadilloSolidarioLaPalma

Telefonoa: 656712339.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!