Rikardo Arregi kazetaritza sariak, Martin Ugalde gogoan

Aiurri 2021ko aza. 5a, 17:51

2018ko edizioko irudia.

Azaroaren 19an izango da sari banaketa ekitaldia Andoainen, “Martin Ugalde gogoan” lelopean, eta han jakingo da nortzuk diren aurtengo saridunak. Epaimahaiak bi atal nagusietako finalisten berri eman du.

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren epaimahaiak izendatu ditu aurtengo finalistak. Bi sari nagusi emango dira, biak maila berekoak, bederatzina mila eurokoak: “Kazetaritza saria” bata, eta “Komunikazio saria” bestea. Bi sarietarako launa finalista izendatu ditu epaimahaiak. Zortzi finalista horien arteko bi izango dira, beraz, aurtengo RAKSen saridunak. Hona finalistak:

Kazetaritza saria

 

Komunikazio saria

Finalisten artetik azkenean bi saridunak nortzuk diren -Kazetaritza sariko irabazlea bata eta Komunikazio sarikoa bestea- sari banaketa ekitaldian jakingo da. Sari banaketa ekitaldia azaroaren 19an izango da, ostiralarekin, Andoainen, Bastero Kulturgunean, iluntzeko 19:00etan egingo den ekitaldian. Finalistak ere bertan izango dira, eta beraiek ere orduan jakingo dute, ez lehenago, nortzuk diren saridunak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!