Bertxin elkarteko jubilatuek egun handia dute gaur

Aiurri 2021ko aza. 6a, 11:08

Bertxin Jubilatu eta Pentsionisten elkarteko kideak Leitzaran barrena ibiltzera irten dira gaur goizean, Goikoplazan hitzordua jarri eta gero. Eguardian, berriz, 139 kide Oianume jatetxean bildu eta bazkaria aitzakia izanda, elkarrekin egoteko aukera edukiko dute aspaldiko partez. Pandemiak derrigortuta bolada luzez geldirik egon ondoren, ekitaldi ugari antolatu dituzte datozen asteetarako; besteak beste, Santo Domingo de la Calzadara eta Bordelera irteerak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!