Azelaingo zubitik Sorabillarako bidea itxi egin zuten, eta ezin zen ez Aduna aldera ez eta N1 autobia hartu. Donostiarako norabidea itxita zegoen, eta Bazkardoko gurutzbidean Urnieta aldera jo beharra zegoen derigorrez. Urak kalte handiena Kale Nagusian eta Espigoi aldean eragin zuen. Zumea kalean metro erdiko altuera hartu zuen, eta etxeetako eskaratzetan, garajetan eta dendetan sartu zen. Kale Nagusian, berriz, ura Peña Santa Krutz elkartearen ateraino iritsi zen arratsaldeko 15:00ak aldera.
Irudi bidez ikus daiteke duela hamar urteko txikizioa.