Ugalderi buruzko erakusketaren irekiera ekitaldian, hitzartze ugari

Aiurri 2021ko aza. 8a, 15:51

Martin Ugalderi buruzko erakusketaren irekiera ekitaldian, ekimenean parte hartu duten erakundeen ordezkariek hitza hartu zuten, Alex Huitzi euskara zinegotziak aurkeztuta. Honakoek, hain zuzen: Maider Lainez Andoaingo alkateak, Estibalitz Alkorta Jaurlaritzako Euskara sustatzeko zuzendariak, Arkaitz Millan Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola departamenduko zuzendariak eta Juanmari Larrarte Martin Ugalde Kultur Parkeko ordezkariak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!