Egitarau oparoa antolatu du Andoaingo Gaztetxeak larunbaterako

Aiurri 2021ko aza. 9a, 09:45

Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:00ak biarteko egitaraua antolatu du Gaztetxeak, 37. urtemugaren harira.  

Goizeko 11:00tan rokodromoko eskalada txapelketa hasiko da eta, bitartean, azoka txiki alternatiboan erosteko aukera egonen da (10:30-17:00).

Eguerdiko 13:00tan Gartxot bakarlariak kontzertua eskainiko du, 16:30ean Fikziok joko du eta 19:00tan La Jodedera talde andoaindarrak (sarrerak 5 euro balioko ditu).

Erlazionatuak

Gaztetxearen 37.urteurrena

Irune Alfonso 2021 aza 05 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!