Laponian egindako zeharkaldia, "Arrastoan" dokumentalaren eskutik

Aiurri 2021ko aza. 9a, 12:23

Dokumentaleko irudi bat (Iturria: Uztarria aldizkaria)

Iosu Iztueta tolosarrak eta Iker Iriarte alegiarrak “Arrastoan” ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute Basteron gaur, asteartearekin, 19:00etatik aurrera, Euskalduna Mendigoizale elkarteak antolatuta. Laponiara egindako bi eski zeharkaldi kontatzen dira dokumentalean. Batetik, 1974. urtean sei tolosarrek Laponiara egin zuten ehun bat kilometroko zeharkaldiaren irudiak ikusi ahal izango dira; eta bestetik, 2017an lau lagunek -tartean Iztuetak eta Iriartek- aurrekoen arrastotik, leku berera egin zuten bidaiakoak. 

Finladian kokatzen da Sami herria, eta oso baldintza gogorretan (tenperaturari dagokionez, -21,1 °C neguan eta 10,8 °C udan), bizi da. Bidaian barrena, laukoteak Sami herriko biztanleen hainbat ezaugarri berezi topatu zituen: hizkuntza gutxitua, kultura, bizimodua, oreinen zaintzaileen ibiliak…

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!