Herritarren proposamenak jasotzeko Aldundiaren kapsula Goikoplazan

Aiurri 2021ko aza. 10a, 11:55

Gipuzkoako Foru Aldundiak “Gipuzkoak Badu Etorkizuna” kanpaina Andoainera ekarri du, bertako herritarren proposamen eta eskaerak jasotzeko asmoz.

13:00etan agerraldia egingo dute Maider Lainez Andoaingo alkateak eta Eider Mendoza Aldundiko bozeramailea eta gobernantza diputatuak, kanpainaren berrie emanez. Bazkardoko zenbait bizilagunek N-1arekin dagoen arazoa Aldundiaren postura eraman dute goiz partean, konponbidea eskatuz; aldi berean, Andoaingo herrikideei deialdia luzatu diete Goikoplazara hurbildu eta bat egin dezaten aldarrikapenarekin. 

 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!