Adierazpena, minutuko isilunea eta lore-eskaintza Memoriaren Egunean

Jon Ander Ubeda 2021ko aza. 10a, 19:30

Elkarbizik antolatuta, biktima guztien aldeko ekitaldia izan da gaur iluntzean. Mikel Arregik adierazpena irakurri ondoren, minutuko isilunea egin dute. Jarraian, Mari Paz Artolazabal Jose Luis Lopez de Lacalleren alargunak lore-eskaintza egin du eta txalo artean amaitu da ekitaldia.

Mikel Arregik adierazpena egin du Jose Luis Lopez de Lacalle parkean, memoriaren aldeko mezua aldarrikatuz: "Hemen biltzen jarraitu behar dugu biktima guztiak gogoan hartzeko, gertatutakoa guztia gaitzesteko eta berriz ere gerta ez dadin aldarrikatzeko". 

2019ko azaroaren 10a izan zen ekitaldia egin zen azken aldia, eta gaur berriro ere dozenaka lagun elkartu dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!