Idatzi honen bidez eskertza adierazi nahi diegu egun zail hauetan babesa erakutsi diguten guzti-guztiei. Eta bereziki gogoan ditugu ezbeharra gertatu zen unetik zuten onena eskaini zigutenak. Eskerrik asko anbulantziako langileei, Donostia Ospitaleko erizain eta medikuei, etxean antolatu genuen omenaldi ekitaldian laguntza eman zenuten bolondresei, gure Asier maite izan duzuen guztiei eta gure mina arintzen lagundu diguzuen guztiei.
Asierrek utzi duen hutsunea ez du inork estaliko, baina zuen laguntzarekin etorkizunari aurre egitea errazagoa izango da.
Eskerrik asko denoi, bidean ikusiko gara.