Gabonetako erosketen pizgarri izan nahi du Udalak aurkeztu duen bono kanpaina berriak

Aiurri 2021ko aza. 13a, 10:15

25 euro ordaindu eta 50 euroko balioa izango du bonoak. Astelehenetik aurrera Salkineko egoitzan ilarak aurrikusten dira, aurreko kanpainatan gertatu bezala.

Ilara luzeak eta itxaronaldi luzeagoak saihesteko herrikideek tiket bat jasoko dute eta aurrerago pasako dira bonoa erostera. 1.600 bono dira, denera, herriko denda eta ostalaritza-establezimenduetan kontsumitzeko. Gabonetako kanpaina urtarrilaren 6ra arte luzatuko da eta bonuak datorren astelehenetik aurrera erosi ahal izango dira Salkin elkarteko egoitzan. 

Salkin Andoaingo Merkatari eta Ostalarien elkartearen bulego berria Agustin Leitza 11 kalean dago

Herrira begirako ekimenak herrian bertan eragina izango duela nabarmendu zuen Izagirre zinegotziak: "Kanpainak 80.000 euroko injekzio zuzena ekarriko du tokiko merkataritzara, eta aurreko kanpainetako 120.000 euroko gastu zuzenari gehituko zaio". 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!