“Ezagutzen dut neure burua: nire pasioak narama Argentinara”

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Arberas eta Alba Cabrera 2021ko aza. 18a, 10:57

Aiurriko kolaboratzaile izan da hainbat hilabetez Unai Ormazabal biologoa.

Hilabetero, eskualdeko animaliei tartea egiten die Unai Ormazabal biologoak orrialdeotan. Azken artikulua du gaurkoa, izan ere, itsasoaz bestalde, Argentinan, jarraituko du bere ibilbidea

Urte osoan izan zara Aiurrin kolaboratzaile. Baina azken artikulua duzu oraingoa. Zergatik?

Eusko Jaurlaritzak EHUren bidez eskaintzen duen beka bati esker, Argentirana noa sei hilabetez. Ordutegi aldaketak zein lanaren zamak medio, zailtasunak izango ditut kolaborazioei eusteko, eta horregatik da oraingoa nire azken artikulua.

Zerk eraman zaitu Argentinara?

Hegazti harrapakarien (arranoak, zepelatzak, belatzak...) kontserbazioan diharduen CECARA taldearekin lan egitera noa, baita bertako proiektuetan murgiltzera ere: bertako hegazti-habien identifikazioa, txiten kontaketa, horien osasun-egoeraren balorazioa, norbanako helduen eta txikien harrapaketaren jarraipena eta eraztuntzea (eraztun bat jarri txori bakoitzari, identifikazioa eta jarraipena egiteko). 

Aldi berean, txori txikiekin ere egiten dute lan, eta migrazio-hegaztiak eraztuntzeko egitasmoak ere badituzte, beraien ibilbideak aztertu ahal izateko. Azkenik, katuaren antzeko animaliekin (pumak, esaterako ) arakatze-proiektuak egiten dituzte, kamara-tranpen bidez, baita arrastoen (kaka, oinatzak...) jarraipena eginez ere. 

Argentinara bai, baina nora, zehatz-mehatz?

La Pampa probintziara. Santa Rosara nijoa, Argentina erdialdean dagoen herri batera, hain justu ere. Gune desertikoa da, eta bero egiten du. Batzuetan, hainbat eguneko jardunaldiak izango ditugu, eta kanpin-dendetan egin beharko dugu lo. 

Nolakoa izango da zure egunerokoa bertan?

Azaldu didatenez, herrialdearen iparraldean dauden belatz espezie baten kabiak identifikatuko ditugu. Izan ere, badakigu bertan ipintzen dituela arrautzak sasoi honetan. Hala, pare bat astez, bere habiak bilatzen egongo gara. Ondoren, datu-bilketa zein tratamentua egin eta beste hegaztiren bati jarraipena egiteko.

Elkarrizketa osorik, Aiurri hamaboskariaren 593. zenbakian

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!