Ikusmin handia piztu duen partidako protagonistatakoa izango da Ruben Piron andoaindarra

Aiurri 2021ko aza. 17a, 14:08

Espainiako Errege Kopak ezustekoak eman izan ditu, eta ohikoan talde txikiek dizdira ateratzeko aukera izaten dute. Aurtengoan CD Hernani talde Lehen Mailako talde baten aurka jokatzeko ateetan egon daiteke. Beti ere gaurko partida irabazten badu. A Coruñan jokatuko dute Victoria taldearen aurka, 19:30tan hasita. 

Eta tartean da Ruben Piron andoaindarra. Taldeko kapitaina da, gainera. Argazkian, ezkerretik belauniko ageri den lehena da.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!