2022ko Udal egutegia osatzeko argazki lehiaketak baditu lan sarituak

Aiurri 2021ko aza. 18a, 12:34

Lehiaketan 77 lan aurkeztu dira eta epaimahaiak 12 saridunak aukeratu ditu dagoeneko.

Andoaingo Udalak, Hezkuntza-Kultura saila eta Udal artxiboaren bidez antolatu duen 2022 urterako Udal Egutegia osatzeko argazki lehiaketaren aurtengo edizioan 77 argazkia aurkeztu dira. Dagoeneko, epaimahaiak bere deliberazioak egin ondoren aukeratu ditu 12 lan sarituak. Lehiaketan 77 lan ezberdin aurkeztu dira eta epaimahaiak 12 saridunak aukeratu ditu dagoeneko

Epaimahaiaren lehendakari edo buru izan da Txitxu Ruiz, Hezkuntza eta Kultura zinegotzia. Harekin batera parte hartu dute Ascensión Parrón zinegotziak, Maitane Lopez de Munain eta Jasone Usandizaga sortzaileek, eta Karmele Otaegi, Udal Artxibariak. Ruizen ustez “maila oso altuko lanak aurkeztu dira, asko eta asko berritzaile izaten saiatu dira, sormen eta lanketa maila altua azpimarragarria delarik”.

Honenbestez, irabazleen erlazioa publiko egiten da, eta baita argazki bakoitzari egokitzen zaion hilabetea ere.

Urtarrila: Juanan Lazkano Ajamil, “Afrikatik Basterora”

Otsaila: Asier López de Arregi Etxenike, “Lebiton erraldoi eta buruhandi konpartsa”

Martxoa: Uxue Botas Peñin, “Lamia pozetan”

Apirila: Roberto Trutxuelo Garcia, “Oria ibaiari begira”

Maiatza: Alvaro López Arroyo, “Cotidiano”

Ekaina: Ane Jalón Zatarain, “Andoaingo axeriak”

Uztaila: Xabier Huitzi Belamendia, “Bagoaz!”

Abuztua: Vanesa Pelaez Martinez, “Ohiturak”

Iraila: Alicia Muñoz Martin, “ Mendien artean”

Urria: Angel Carrasco Errazkin, “Kontu kontari”

Azaroa: Irene Esther Pinto Olano, “Begirada batean ”

Abendua: Miren Candelario Iparraguirre, “Gure Olentzero”

Argazki hauetako bakoitzaren egileak, egutegiaren hilebete bat ilustratzeaz gain, 100 eurotako diru-saria jasoko du. Irabazle suertatu ez diren lanak jasotzeko epea azaroak 30ean amaitzen da, erretiratzen ez diren lanak Udal Artxibora pasako dira.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!