Azaroaren 20a Haur eta Nerabeen Eskubideen Egun Unibertsala dela eta, Andoaingo udal ordezkari politikoek herriko ikastetxeetako ikasleekin ekitaldi berezia egin dute, udaletxean bertan, gaur eguardian. Ikasleek udal ordezkariei oregano landare bana oparitu diete, sinbologiaz beteriko keinua eginez. Izan ere, oreganoa antibiotiko naturala da, eta belarrietako otitisa sendatzeko erabiltzen da. Era horretan, haur eta nerabeei entzun behar zaiela adierazi nahi izan diete ikaslek politikoei. Ekitaldiaren bideoa, ikusgai: